ARGAZKILARITZEA

Argazkilaritza ikastaroa egingo dabe Igorren

Ager Barragan

Zemendiaren 5etik abenduaren 17ra arte, biak barne, argazkilaritza ikastaroa emongo da Igorreko Kultur Etxean. Izena emoteko epea atzo, hilak 13, zabaldu zan eta hilaren 27ra arte eukiko dabe gura dabenek ikastaroan izena emoteko aukerea.

Ikastaroa euskeraz izango da eta eguenero 17:00etatik 20:00etara izango dira saioak. 6-12 ikasle hartuko dira eta izen-emotea zein ordainketea (bazkideek 93,5 euro eta besteek 110 euro) Kultur Etxeko harreran egin behar da, aitatu moduan, hilaren 27ra arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik argazkilaritza ezagutzarik izatea, baina kamarea (ahal bada Reflex-a) izatea gomendatuten da; baita ordenagailu portatila be. Saio batzutan, kalera be urtengo dira ikasleak praktikak egitera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!