ZINEKLUBA

'La isla minima' kursoko lehenengo Igorreko Zineklubean

Ager Barragan

Aurtengo kursoan be, hilean behin, zinezaleak Igorreko Lasarte Aretoan batuko dira autore filmak ikusi eta honeen gaineko solasalditxoa egiteko. Denporaldia hasteko aukeratutako filma La isla minima (Alberto Rodriguez, 2014) da eta gaur, hilak 14, eguaztena, 20:00etan egingo da saioa.

Pelikula honek 10 Goya sari irabazi ebazan, pelikula, zuzendari zein aktore onenaren sariak barne. Donostia, Ariel, Feroz, Forque eta beste hainbat jaialditan be izan zan saritua.

Istorio honek Espainia hegoaldera eroaten gaitu, 1980ko hamarkada hasikerara. Madrildik kontrako ideologiako polizia bi bialduten ditue Guadalquivirgo paduretara, neskato biren desagerpena ikertutera. Iraganera helduta bizi dan komunidade baten, hiltzaile krudel bategaz zein euren mamu propioakaz egin beharko dabe burrukan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!