LITERATUREA

Igorreko Irakurketa Tailer Integratzaile eta Feministea

Ager Barragan

Jean Shinoda Bolen // Idazlea

Gaur, hilak 13, hasiko da Igorreko Irakurketa Tailer Integratzaile eta Feministea eta hilean behin, martitzenetan, batuko da taldea liburu desbardinen lanketea egiteko helburuagaz.

Igorreko liburutegiaren ekimenez, aurten andrantzako Irakurketa Tailer Integratzaile eta Feministea egingo da hilean behin, martitzenetan. Lehen saioa gaur egingo da, 16:00etatik 17:00etara, eta langaia Jean Shinoda Bolen idazlearen Las brujas no se quejan liburua izango da. Tailerra gehienez be hamabost andrantzako dago pentsauta eta izena aldez aurretik emon behar da.

Datozan hileetan landuko diran liburuak be egin ditu publiko liburutegiak. Pamela K. Metz-en El tao de las mujeres, Amy Tan-en El club de la buena estrella, Arantxa Urretabizkaiak itzulitako Hiru Mariak, Uxue Alberdik itzulitako Aulki jokoa, Laura Freixaren Entre amigas eta Toti M. de Leceak itzulitako Amamaren grafitiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!