30 postutik gora egongo dira eta antolatzaileek aurreratu dabenez, galzorian dagoan lan bat, saskigilearena ikusteko aukerea be egongo da. Halanda be, salerosketea baino gehiago be badira merkaduak eta holan izanda, Igorre osoa girotuteko jarduerak antolatu ditu Garbeko Azoka Elkarteak.
Merkadua zabalik, Usansoloko Oinarin Dantza Taldeko joaldunak arranak eragiten hasiko dira Olabarrin 10:15ean eta herritik ibiliko dira kalejiran, azoka gunera 12:00ak partean heltzeako. Behin joaldunen kalejirea amaituta, herri-kirol erakustaldia be egongo da Garbeko aparkalekuan. Manex eta Garazi Izagirre neba-arrebak eta Irati Astondoa azkolariek hartuko dabe parte.