JAIALDIA

Igorreko Kiñu Gaztetxean ospatuko da aurtengo Tattoo Circus ekimena

Ager Barragan

Bihar eta etzi, hau da, hilaren 9 eta 10ean, Kiñu Gaztetxeak Tattoo Circus topaketak hartuko ditu. Espetxeen kontrako ekimen honek egun biz tatuajeak egiteko aukerea baino askoz gehiago dakar Igorrera.

Berbaldiak, tailerrak, kontzertuak eta aisirako aukera asko egongo dira bariku eta zapatuan. Antolatu daben egitarauaz gainera tatuajeak, masajeak, ule-apainketea, shibari tailerra, piercing-ak, eskarifikazinoa, tarota eta haginetako harribitxiak egiteko aukerea egongo da.

Egitaraua

Urri bigarrenak 9, barikua 
· 17:00etan, ateak zabaldu. 
· 17:30ean, aurkezpena. 
· 18:00etan, Violencia y sexologia: la mirada biografica berbaldia Flor Arriola sexologoagaz.
· 19:30ean, karteo tailerra. 
· 20:30ean, afaria. 
· 22:00etan, kontzertuak: Alu zikinak eta Misoginia taldeak.

Urri bigarrenak 10, zapatua 
· 10:00etan, ateak zabaldu. 
· 11:30ean, Kartzelak, presondegitik haratago mahai-ingurua Dinamiza Tango Kolektiboagaz.
· 13:00etan, DIY Merch serigrafia tailerra. 
· 13:30ean, marianitoak eta Berba Labanakaz taldearen kontzertua. 
· 14:30ean, bazkaria. 
· 16:30ean, Experiencias en fronteras: control, vigilancia y represion Shadi Boukhari (Border Resistance) eta Francesca Fusarogaz (No Name Kitchen). 
· 19:00etan, Tinta contra el encierro: Encierro y fronteras aurkezpena. 
· 20:30ean, afaria. 
· 22:00etan, kabaret. 
· 00:00etan, Mangual binilo pintxadea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!