ETXEBIZITZAK

Etxebizitza duinaren aldeko mobilizazinoa Igorren

Ager Barragan

Gaur, hilak 5, arrastiko 19:00etan Arratiako Ernaik etxebizitzaren auziari erantzun bat emoteko alkarretaratzea antolatu dau Igorren.

Arratiako Ernaitik, etxebizitzaren arazoa oso larria dala eta honeek negoziazinorako eta espekulazinorako erabilten diran bitartean herri sektoreak eta gazteek ez daukiela bizitza duin bat garatuteko ahalmena salatu dabe. Horregaitik gaur, hilak 5, arrastiko 19:00etan Igorreko Lehendakari Agirren alkarretaratzea egingo dabe egoera honeri erantzun bat emon guran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!