KIROLA

Igorreko XII. Duatloi Txikia ospatuko da astegoienean

Ager Barragan

Hamabigarren urtez egingo da Igorreko Duatloi Txikia urri bigarrenaren 4an, goizez Igorreko eskoletan. Pasau dan urtean modura, inskripzinoakaz ateraten dan dirua Igorreko eskolako guraso alkartearentzako izango da.

Izen-emotearen kostua hiru eurokoa da eta egunean bertan, 10:30etik 10:50era egin ahal izango da. Dominak, oparien zozketak eta partaide guztientzako jan-edana egongo dira.

Adin tarteen arabera, lau proba desbardin egingo dira:
· Lau urte artekoek: galapan 240 m, bizikletaz 330 m eta galapan beste 100 m egin behar izango dabez.
· Bost eta zazpi urte bitartekoek: galapan 360 m, bizikletaz 560 m eta galapan beste 300 m.
· Zortzi eta hamar urte bitartekoek: galapan 600 m, bizikletaz 560 m eta galapan beste 300 m.
· Hamaika eta hamabost urte bitartekoek: galapan 600 m, bizikletaz 560 m eta galapan beste 300 m.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!