MUSIKEA

Kiñuk denporaldi musikal barriari ekingo deutso

Ager Barragan

Barikuan, urri bigarrenaren 2a, RTZ Kolektiboa eta Mateo Zikuta & El Garto-ren kontzertuak egongo dira 20:30etik aurrera.

Udako geldialdiaren ostean Igorreko Kiñu Gaztetxea ipini da martxan barriro eta kursoko lehenengo kontzertuetan euskal rap musikea izango da protagonistea, hegoalde zein iparraldekoa. 

Batetik, RTZ Kolektiboa Baionako Zizpa Gaztetxean batutako rap taldea da, Lapurdiko leku desbardinetako abeslariakaz, 2024an argitaratu eben lehen diskoa, Konkista eta aurtengo martian bigarrena, EDEN. 

Bestetik, Mateo Zikuta rap-abeslari gasteiztarra eta El Garto produktorea egongo dira Kiñuko oholtzan. Mateo Zikuta 2017tik dabil rapeetan, orduan Ziakhus izenagaz. 2022ra arte hainbat lan kaleratu bazan eta Dürüm Solo Karne taldearen parte be izan zan. Oin, El Gartogaz batera dabil eszenatokiz eszenatoki aurten ateratako Ketura Operazioa diskoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!