ANTZERKIA

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana taularatuko dau Tanttakak Igorren

Ager Barragan

Barikuan, urri bigarrenaren 2an, desobedientzia zibilaren eta 18/98 makrosumarioaren gaineko antzerkia egongo da ikusgai arrastiko 20:00etan Igorreko Lasarte Aretoan.

Tanttaka Teatro konpainiaren eskutik eta Maria Goiricelayak sortu eta zuzenduta, Desobedienteak 18/98 antzezlana istorio biren buztarketea da, bata fikzinozkoa eta bestea benetakoa. Batetik, Ainhoa gazte Politika Zientzietan doktoregoa lortzeako lanaren aurkezpenean dago, desobedientzia zibila gure demokrazietan beharrezkoa dan burrukarako jardun moduan defendiduten, adibideak erabili eta honen ibilbide historikoa aztertuten. Bitartean, Garzon epaileak gidatutako 18/98 makrosumarioaren epaiketa bete-betean dago, gizarte-mobimentuakaz lotutako dozenaka persona eta eragile epaituten.

“Epaitegietatik unibersidadera eta unibersidadetik mundura, piezak desobedientzia zibilaren zimentuetara daroazku, bere funtzionamentuaren nondik norakoak zeharkatuz eta egungo gizartean preminazkoa eta beharrezko dala azalduaz”, dinoe Tanttakatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!