EKITALDIA

Tattoo Circus ekitaldia aurrera eroateko lanegun irekiak Kiñu Gaztetxean

Ager Barragan

Urri bigarrenaren 9 eta 10ean espetxeen kontrako Tattoo Circus Euskal Herria ekitaldia/topaketea hartuko dau Kiñu Gaztetxeak eta gaztetxea atondu eta ekitaldirako prestatuteko lanegun irekiak ipini dabez bihar, etzi eta etzidamu, hau da, hilak 25, 26 eta 27an.

Tattoo Circus Euskal Herria urte biro egiten dan espetxeen kontrako ekimena da eta aurten Igorreko Kiñu Gaztetxea izango da ekimenaren babeslekua. Aitatu moduan, gaztetxea ekitaldirako atondu eta prestatuteko lanegun irekiak jarri dabez gura dauanak lagundu ahal izateko. Antolakuntzatik adierazo dabe ekimena aurrera eroateko hainbat material behar dabezala: desumifikadoreak, ohatilak, bionboak, kortina edo tela handiak eta berogailu elektrikoak.

Ekitaldian tatuaietaz aparte, berbaldiak, masajeak, ile-apainketak, eskarifikazioak, piercing-ak, bazkari/afariak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza egin ahalko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!