Arratian ekoizpen, banaketa eta tokiko konsumo aukerak aztertuko dauzan saio parte-hartzailea izango da gaurkoa eta hurbiltan diranak beste proiektu bi be ezetuko dabez: Biziola Kooperatiba (Goierri) eta Barrundiako Kontsumitzaile Taldea. Antolakuntzatik adierazo dabenez, berbaldia euskeraz izango da baina itzulpen-zerbitzua egongo da eskuragai bakotxaren mugikorrean. Gura dauanak Telegram aplikazinoa deskargau eta aurikularrakaz entzun ahalko dau berbaldia gaztelaniaz.