JAIAK

Sanmigelak ospatuko dabez astegoienean Igorren

Asier Abrisketa

Barikuan, hilaren 25ean, hasita Igorreko Garbe eta Mikelen auzoetan San Migel jaiak ospatuko dabez astegoienean.

Jaiak barikuan, hilak 25, hasiko dabez arrastiko 17:30ean KAY Robot kale-antzerki familiarragaz. 18:30ean, bits festa eta 19:00etan, parrilladea egongo da AMEren eskutik. Zapatuan barriz 18:30ean hasiko dabe jaia Igel Txapelketeagaz eta 20:00etatik aurrera, Dantzatzeko prest-ek girotuko dau gaua. Martitzenean, urri lehenengoaren 29an, 12:00etan mezea eta ostean barauskarria egongo da herriko trikitilariek lagunduta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!