Daborduko tradizinoa bihurtu da Inbiu Igorreko euskerearen egunean gure hizkuntzearen aldeko ekintza erraldoi bat egitea. Aurtengoan be, Inbiu Eguna ez da gitxiago izango eta erronkea, lauburu bizi bat egitea izango da. Land Art -elementu naturalen bitartez artelanak sortzea- modura ezetuten dan teknikea erabilita, modu komunitarioan 11.000 hazi eta landare ereingo dira, beste elementu natural batzukaz batera. Holan, haziak ernetu eta landarak hazi bitartean, eboluzionetan eta paisaian integretan joango dan Euskal Herriko laubururik handiena sortuko da.
Inbiu Eguneko egitaraua
Eguna 12:00etan hasiko da, lauburua egin ahal izateko material bilketeagaz. Ginkana baten bitartez eta trikitixa eta panderoagaz girotuta, parte hartzaileek taldeka lortu beharko dabez materialak herriko hainbat gunetan. Gero, sormen-prozesua hasiko da eta bakotxak, lur, hazi eta landarakaz bere obra txikia egin ahal izango dau, adibidez mandala bat. Obra guzti horreek batuta sortuko da lauburu bizia 14:00etarako. Hau amaituta, urtero lez herri bazkaria egingo da. Bazkalostea Eingoko musikariek girotuko dabe eta arrastian, 19:00etan, Bizkaiko Ingude Txapelketea egongo da jokoan. Egunagaz amaituteko, Kubulu euskaltegi aurrean, txistorrea, sagardaoa eta kopaua girotuteko Mangual bikotea egongo da, biniloak pintxetan. Eguraldiak lagunduten ez badau, kiroldegiko frontoian egingo dira jarduerak.