DOKUMENTALA

'GR-282 Artzaintzaren naturbidea' dokumentala proiektauko dabe Igorren

Erredakzinoa

Argazkia: Antton Martinez Guaresti // Gorbeia Suzien

Gorbeia Suzien probaren inguruko egitarauaren barruan, Aitor Intxaurraga zeanuriztarraren GR-282 Artzaintzaren naturbidea dokumentala proiektauko dabe bihar, hilak 18, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean. Ostean, solasaldia egingo dabe egileagaz.

okumentalak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatzen dituan 492 kilometroko artzainbidea erakusten dau. Intxaurragak eta Victor Luis de Pedrok 2022ko maiatzean egin eben 19 etapatan banandutako ibilbidea, hamabost egunetan. Bidean zortzi parke natural zeharkatu ebezan, tartean Gorbeia, baita basoak, mendiak, errekak eta ondare historiko eta kultural handiko hainbat herri be.

Intxaurragak artzainei esker manteniduten dan naturea erakutsi gura izan dau dokumentalean, ibilbidean ikusitakoak, entzundakoak eta ikasitakoak jasota. Era berean, gitxi ezetuten dan GR-282 bideari bultzadea emotea dauka helburu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!