MENDIA

Onditz Iturbek Idiazabalgo Axari Trail-a irabazi dau

Ager Barragan

Onditz Iturbe Canfranc-en

Pasau dan domekan, hilaren 13an, jokatu zan Axari Trail-eko hamahirugarren edizinoa eta korrikalari igorreztarrak andrazkoen lehenengo postua lortu eban. Gizonezkoetan Ibai Larrea antzuolarra izan zan irabazlea.

Idiazabal Kirol Elkarteak antolatutako lasterketearen XIII. edizioa jokatu zan domekan, hain zuzen be, Mikel Garmendiaren oroimenezko probea. Probak distantzia bi izan ebazan eta ibilbiderik luzeenean, 25,4 kilometro eta 1.550 metroko desnibelagaz, Ibai Larrea eta Onditz Iturbe izan ziran protagonista nagusiak. Onditz Iturbek lasterketa osoa menperatu eta igorreztarrak 2:34:06 kronoa sinatu eban. Adirane Peñagarikano bigarren postuan sailkatu zan Iturbegandik 4 minutu eta 37 segundora. Podiuma Irati Larrañagak osotu eban hirugarren postuan, irabazlearengandik 7 minutu eta 10 segundoko aldera. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!