MUSIKEA

Manitu taldearen kontzertua Igorren

Ager Barragan

Barikuan, hilak 18, Manitu taldeak kontzertua eskainiko dau Axular Herriko Tabernan arrastiko 20:30ean.

Axularrek kurso barrian antolatu dauan lehenengo kontzertuan punk-rocka izango da nagusi Zestoako Manitu taldearen eskutik. Taldea 2019ean sortu zan eta urte batzuk bersinoak joten egon ostean 2023an Eñaut Gaztañagaren Gaztain estudioan grabau eban Manitu izeneko lehenengo diskoa. Aurten, barriz Gaztañagaren eskuetan ipinita, bigarren diskoa grabau eta taldeak aprilean argitaratu eban Oroitzapen Berriak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!