MERKATARITZEA

Merkatarien Jaia ospatuko dabe Igorren

Ager Barragan

Zapatuan, hilak 12, Merkatarien Jaia antolatu dabe Igorren. Arrasti osoan zehar, ekintza desbardinak egingo dabez Lasarte Plazan.

Arrastia 16:30ean hasiko dabe eta ordu biz errealidade birtualeko esperientziak biziteko aukerea eukiko dabe bertaratuten diranek. 17:00etatik 18:30era zaldian eta ponyan ibilaldiak egin ahalko dabez txikienek  eta ostean, bits festa egingo dabe. Arrastiagaz amaituteko 19:30etik aurrera pintxoak eta frutea jateko aukerea eukiko dabe merkatarien jaira hurreratuten diranek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!