IKUSKIZUNA

Urbasa ikuskizunaren emonaldia Igorren

Ager Barragan

Zapatuan, hilak 12, Hutsun txalapartari bikoteak eta Ortzi zirku artistak, euren Urbasa atzen ikuskizunaren emonaldia egingo dabe Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko 20:00etan.

Urbasa txalapartari bikoteak eta zirku artistak batera prestautako testurik bako ikuskizuna da eta bertan txalaparta eta akrobaziak buztartuten ditue artistek. Ikuskizunaren sinopsiak dino natureagaz erabateko harmonian bizi diran personai biren istorioa kontatzen dau, euren lasaitasuna indarrez eta teknologiaz mobidutako bisitari inbaditzaile batek aldatzen dauan arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!