MOTORRAK

Arratia Motor Taldearen XXVI. motorren kontzentrazinoa

Ager Barragan

Arratia Motor Taldeak motorzaleen XXVI. kontzentrazinoa antolatu dau zapatu honetarako, hilak 5, Igorreko Garbeko aparkaleku inguruan. Goizean hasi eta iluntzera arte, motorren ibilbidea, bazkaria, zuzeneko musikea eta sarien zozketea egingo dira.

Izen-emotea 10:00etan zabalduko dabe eta parte-hartzeak 20 euroko prezioa izango dau. Motorzaleak 11:30ean abiatuko dira ibilbidea egitera eta, bueltan, 15:00etan, bazkaria, kafea eta txupitoa izango dabez.

Arrastiko egitarauari jagokonez, Los Vecinos del 5º taldeak joko dau 17:00etan. Kontzentrazinoari amaierea emoteko, 18:00etan hainbat sari zozketatuko dabez parte-hartzaileen artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!