INBIU 2026

Inbiu egunerako bideo-promoaren grabaketea

Ager Barragan

Inbiuk urri lehenengoaren 19an eukiko dau urteroko zitea, baina egun horreri merezi dauan indarra emoteko, datorren astelehenean, hilak 7, promozinorako erabiliko dan bideo baten grabaketea egingo dabe.

Hilaren 19an egingo da Inbiu 2026 Igorren, egun osoko egitarauagaz. Lauburu erronkea, herri bazkaria, musikea eta Bizkaiko Ingude Txapelketea egingo dira. Egun horren promozinoa egiteko, hurrengo astelehenean, hilaren 7an, herritarrakaz bideo-promozino bat grabetea pentsau dabe antolatzaileek. 

Bertan parte hartu gura dauanak urri lehenengoaren 7an, astelehena, Lasarte Parkera joan beharko da arrastiko 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!