JAIAK

Domekan San Antolin jaiak ospatuko ditue Garamendi auzoan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 25a

Abuztuaren 30ean, Igorreko Garamendi auzoko San Antolin ermitan mezea egingo dabe eta ostean herriko trikitilariak egongo dira barauskarriari musikea ipinten.

Abuztuaren 30ean, domekea, Igorreko Garamendi auzoan San Antolin eguna dala-ta, ospakizuna egingo da santuaren ermitan. Auzotarrak eguerdian batuko dira ermita txikian, 12:00etan mezea entzuteko. Ospakizun erlijiosoa amaituta, ermita aurrean batuko da jentea barauskarria egin eta trikitilariakaz jantza egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!