Aurten, igaz lez, txapelketea egun bakarrean jokatuko dan triangelukatua izango da, gizonezkoen Arratia A, Erandio eta Eibar C taldeen artean.
Lehen partidua 17:00etan izango da eta etxeko taldeak eta Eibar Ck jokatuko dabe alkarren kontra, partiduak 45 minutukoak izango dira. Bigarrena, 18:00etan jokatuko dana, Erandiok jokatuko dau Eibar Cren kontra eta 19:00etakoa Arratiak eta Erandiok jokatuko dabe. 20:00etan sari banaketea izango da eta talde irabazleari txapela jantzi eta jokalari onenari saria emongo jako.