JAIAK

Udako jaiak Igorren

Ager Barragan

Urtero lez, abuztuan hainbat ekintza antolatu dira Igorren. Aurten bihar, hilak 15, eta hurrengo zapatuan, hilak 22, egingo dira mezak, parrilladea, futbol partiduak, igel txapelketea eta beste hainbeste gauza.

Bihar, hilak 15, Andra Mari eguna ospatuko dabe. Eguna 13:00etan egingo dan mezeagaz hasiko dabe igorreztarrek eta honen ostean txistulariek girotuko dabe goiko plazara egingo daben kalejirea eta bertan egongo dan barauskarria. Arrastian zehar, karta txapelketak, bits festa eta JtKantuz-en musikeak girotuko dabe herria.

Hurrengo zapatuan, hilaren 22an, barriz, Futboleko XXXVIII. Igorreko Saria jokatuko dabe Arratia, Eibar C eta Erandio taldeek arrastiko 17:00etatik aurrera.

Hemen egitarau osoa: 

Abuztuak 15, zapatua
· 13:00etan, mezea. Gero, kalejirea herriko trikitilariakaz.
· 13:30ean, barauskarria.
· 17:00etan, Briska eta Mus Txapelketak.
· 18:30ean, Igel Txapelketea.
· 19:00etan, umeentzako bits festa.
· 19:30ean, parrilladea.
· 20:00etan, kantaldia JtKantuz-egaz.
 
Abuztuak 22, zapatua
· 17:00etan, Arratia - Eibar C.
· 18:00ean, Erandio - Eibar C.
· 19:00etan, Arratia - Erandio.
· 20:00etan, sari banaketea. Txapeldunari eta jokalari onenari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!