kiñu gztx

Bidelapurrak taldeak kontzertua eskainiko dau Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 22a

Eguenean 17:00etatik aurrera auzolana egingo da eta 20:30ean izango da kontzertua Errekapen, gaztetxeko atzeko aldean.

Kiñu Gaztetxeko asanbladeak garagarrilean eguenero antolatu ditu jarduerak gaztetxe osteko Errekape espazioan, erreka parean. Bihar, hilak 23, izango da atzen eguena eta hilea biribilduteko Bidelapurrak taldea konbidau dabe kontzertua eskaintzera, 20:30ean. Aurretik baina, 17:00etan, auzolana egingo da gaztetxea garbitu, atondu eta txapuzak egiteko. Eguenero edabe berezi bat egon da eta oingoan, ardaoa eskainiko da.

Bidelapurrak taldea 2014an Gasteizen sortutako folk-rock taldea da. Ander Solozabal (ahotsa eta gitarra akustikoa), Ekaitz Aranberri (ahotsa eta gitarrak),  Gorka Etxebarria (bateria eta perkusinoa), Irati Olaziregi (bajua eta ahotsa) eta Jon Aranburu (gitarrak, lap steel eta ahotsa) dira taldekideak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!