kiñu gztx

Auzolana, karaokea, mural margoketea eta mitxeladea gaur Kiñun

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 16a

Hileko eguenero moduan, plan berezia dakar gaurko Kiñu Gaztetxeak; 17:00etan auzolana egingo da eta gero, kantetako, margoztuteko eta mitxeladea edateko aukerea egongo da Errekapen.

Igorreko Kiñu Gaztetxean, normalean udan ez da jarduerarik egiten baina aurten, garagarrilean eguenero batzean dira gazteak bertan, lehenengo auzolana egin eta gero aisialdiaz be gozatuteko. Gaur, hilak 16, barriro egin da deialdia 17:00etan gaztetxea garbitu, atondu eta txapuzaren bat egiteko. Geroko, 19:30etik aurrera, aukerarako jarduera bi egingo dira: karaokea edo murgal margoketea. Horrezaz gainera, gaurko edabe berezia mitxeladea izango da; garagardao, limoi zuku, pikante eta gatzdun edari mexikarra.

Datorren astekoa izango da atzenengo garagarrileko eguenetako jarduerea Kiñu Gaztetxeko Errekapen, gaztetxearen atzeko aldean, errekearen ondoan. Atzenengo eguenerako kontzertutxoa egingo da, Bidelapurrak taldearen eskutik eta edabe berezia, ardaoa izango da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!