Garagarrilaren 16an, eguena, Barsanti konpainiako Juanjo Otero, Aritza Rodriguez eta Pako Revueltas Igorren izango dira, euren LJ75 kale-antzezlana aurkeztuten. Hitzordua 20:00etan izango da, printzipioz goiko plazako frontoian baina euria iragarten bada -momentuz ez- kiroldegiko frontoian eroango da aurrera ekimena.
Sinopsia
Atzenean heldu da eguna. Gaur aurkeztuko da mundu guztiak aitatuten dauan kanpaina soziala. Sustatzaileek “aro barri baten hasikera” gisa deskribiduten dabe. Askatasunaz, eskubideez eta justiziaz berba egiten deuskue. Hainbat norabide dabezan kontzeptuak, dirudienez. Zer dago LJ75en atzean? Zeintzuk dira bere benetako asmoak? Nortzuk dira oindino inork ikusi ez dituan “sustatzaile eraginkor” horreek? Premisa horreekaz, Cia. Barsantik bere kaleko atzen lana aurkezten dau. Inguratzen gaituen populismoen arriskuaz bera egiten dauan komedia bat.