Olabarri eta Garbe batzean dituan oinezkoentzako zubiaren egoera kaskarra salatu dabe

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 13a

Udalak faltau ziran baranda zatia eta ohol biak konpondu baditue be, pasabideak kalte nabariak ditu: usteldutako egur zatiak, ugerra, lizuna, kolpeak, solte edo nasai dagozan torlojuak...

Igorreko Garbe eta Olabarri auzoak lotzean dituan oinezkoentzako egurrezko zubia badabil zahartuten eta atzenaldian, herritar ugarik pasabidearen egoereaz kezkatuten hasi dira. Kezka honeek sare sozialetan islatu dira, besteak beste, Facebook-eko YO SOY DE IGORRE orrialdean. April partean, zubiaren lurreko ohol bi apurtuta egon ziran eta bagilean, barandetako bateko hainbat metro lurrean agertu ziran, zubitik botata edo jausita.

 

Orduko egoerea, arriskutsutzat hartu eben hainbat herritarrek orduan. Eta Kantabrian egurrezko pasabide bat jausi ostean hil ziran gazteen kasua gogoratu eben. Vicente Montoya erabiltzaileak galdetu eban: "Zertara dabil itxaroten Udala Olabarri eta Garbe lotzean dituan egurrezko zubia konponduteko? Mantenu faltarengaitik jausi eta Santanderrekoa pasetara?

Igorreko Udalak konpondu ebazan ohol bi horreek eta baranda zatia baina oindino be, zubiaren egoerea kezkatzeko modukoa da: usteldutako egur zatiak, ugerra, lizuna, kolpeak, solte edo nasai dagozan torlojuak...

Igorreko EH Bilduk egoera hau salatu eban garagarrilaren 10ean zabaldutako bideo baten. EH Bilduko zinegotziek bideoan salatuten dabe, 2024ko martxoan zubiaren gaineko informe tekniko batek konponketan gomendatuten ebazala, baina "zubiaren egoerea konpondu beharrean, okerrera joan" dala dinoe. Gehitu dabe, "badakigu erorketaren bat be egon dala eta herritar batzuk zubia saihestea ebatzi dabe, ez dabelako seguru ikusten".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!