kiñu gztx

Auzolana, jolasak eta daikiriak gaur Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 9a

Pasau dan astean, barbakoa egin eben auzolanaren ostean, sagardaoagaz lagunduta.

Hileko eguenero moduan, plan berezia dakar gaurko Kiñu Gaztetxeak; 17:00etan auzolana egingo da eta gero, jolasak eta daikiriak egongo dira Errekapen.

Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladak atera dau garagarrileko egitaraua eta hileon, eguenero egongo da zer egin. Pasau dan eguenean barbakoa egin eben, sagardaoagaz lagunduta eta gaurko, hilak 9, beste plan berezi bat dakarre. Hasteko, auzolana egingo da 17:00etatik hasita eta behin lanak amaituta, jolasak egingo ditue Errekapen, gaztetxeko beheko aldean, errekearen ondoan. Eguenero moduan, edabe berezi bat be egongo da, oingoan daikiriak; ron zuria, lima zukua eta azukredun koktela.

Garagarrilak 9, eguena
  • 17:00etan, auzolana
  • 19:30ean, jolasak eta daikiria.
Garagarrilak 16, eguena
  • 17:00etan, auzolana
  • 19:30ean, karaokea, mural margoketea eta mitxeladea.
Garagarrilak 23, eguena
  • 17:00etan, auzolana
  • 20:30ean, Bidelapurrak taldearen kontzertua eta ardaoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!