auzoak

San Kristobaleko jaiak ospatuko dira astegoienean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 9a

Pasau dan urtean, auzotarrek iturria 1.000 garagardaogaz beteta berotu ebezan jaietarako motorrak.

Barikuan lehenagoko moduan kantautako mezea egingo da eta zapatuan, egun osoan zehar luzatuko da jaia: paellak, Igel Txapelketea, goitibeherak, tortillak, bist festa, euskal eta tenerifear jantzak eta gauez, musikea.

Pasau dan astegoienean auzoko iturria garagardaoz bete eta eguna auzotarren artean pasauta berotu ostean, oingo bariku-zapatuan ospatuko dira Igorreko San Kristobaleko jaiak. Bihar, hilak 10, hasiko dira jaiak Igorreko lehenengo parrokia izan zaneko San Kristobal eta Santa Luzia ermitan (lehenengo eraikuntzea XI. mendekoa dala uste da). Antxinatasun hau gogoratuta, 12:00etako mezea lehenagoko moduan kantauko da eta meza ostean, trikitilariak eta barauskarria egingo dabe hurreratutakoek.

Zapatuan barriz, eguerdian hasi eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko da jaia. Eguna bizirik manteniduteko, ohiko egitaraua antolatu da: Paella eta Tortilla Txapelketak, Igel Txapelketea, III. Goitibera Jatsierea, umeentzako bits festa, Arantzarte eta Tenerifeko El Moral taldeen jantzaldia eta gauez, On taldea, erromeria Akerbeltzegaz eta DJ Gose ta Sue.

Garagarrilak 10, barikua
  • 12:00etan, lehenagoko moduan kantautako mezea.
  • Ostean, trikitilariak eta barauskarria.
Garagarrilak 11, zapatua
  • 12:00etan, Paella Txapelketako izen-emotea.
  • 13:30ean, Igel Txapelketea.
  • 14:30ean, paellen aurkezpena.
  • 16:30ean, III. Goitibehera Jatsierea.
  • 17:30ean, Tortilla Txapelketako izen-emotea.
  • 18:30ean, bits festa.
  • 20:00etan, tortillen aurkezpena.
  • 21:00etan, Arantzarte eta Agrupacion Folklorica El Moral (Tenerife) taldeen jantzaldia.
  • 23:00etan, On taldearen kontzertua.
  • 24:00etan, Akerbeltz taldeagaz erromeria.
  • Gero, DJ Gose ta Sue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!