Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladak atera dau garagarrileko egitaraua eta hileon, eguenero egongo da zar egin. Gaurtik hasita, garagarrilean eguenero egingo da auzolana gaztetxean 17:00etatik hasita eta behin lanak amaituta, jarduera bereziak egingo dira Errekapen, gaztetxeko beheko aldean, errekearen ondoan. Ekintza berezi bat eta barrea zabalik egongo dira, egunero edabe berezi bategaz: sagardaoa, daikiria, mitxeladea, ardaoa...
Garagarrilak 2, eguena
- 17:00etan, auzolana
- 21:00etan, barbakoa eta sagardaoa
Garagarrilak 9, eguena
- 17:00etan, auzolana
- 19:30ean, jolasak eta daikiria.
Garagarrilak 16, eguena
- 17:00etan, auzolana
- 19:30ean, karaokea, mural margoketea eta mitxeladea.
Garagarrilak 23, eguena
- 17:00etan, auzolana
- 20:30ean, Bidelapurrak taldearen kontzertua eta ardaoa.