Ernai gazte antolakunde independentistak Arratiako Elkargunea ekimena antolatu dau biharko, hilak 2 eguena, Igorreko Kiñu Gaztetxean. Ernaiko militanteak zein gazte independentistak dagoz deituta 19:00etan batzeako. Gazte antolakundearen hurrengo pausu eta burruka-ildoak ezetu eta bide batez, Ernaik urri lehenengoaren 13an Donostian egingo dauan manifestazino nazionalerako deia egingo da; "Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez" lelopean deitu da manifestazinoa.
Ernaik maiatzean egin eban gazte antolakundearen IV. Kongresua Beasainen, hurrengo urteetarako bideorria marraztuaz. Ernaiko kide batek BEGITUn azaldu dauanez, kongresuan ateratako ideia eta ondorio nagusiak Arratiako gazteen artean “lurreratuteko” erabiliko dau Elkargunea. Horrezaz gainera, Ernaik udan aurrera eroango dituan dinamikak be azalduko dira garagarrilaren 2an.