Oskar Garro txirrindulari igorreztarra Galizian izan da astegoienean, Atlantic Paracycling Challengeko proba bietan; eta bietan urten da garaile. Zapatuan errepideko lasterketea jokatu zan Larachan eta Garrok adierazo dau “lasterketa oso on bat” egin ostean lortu ebala garaipena; sailkapen orokorrean be lortu eban postu ona, 25etik 7. eginda. Hurrengo egunean jokatu zan Carballon erlojupekoa eta orduan be, urtekera oso on baten ostean irabazle izan zan Garro.
Errepideko lasterketen denporaldia amaituta, oin Espainaiko Triatloi Txapelketarako prestatuten dabil Garro, abuztua amaieran Meridan jokatuko dana. Oin hilebete hasi zan entrenetan eta holan segiduko dau udan. “Eguna heltzeako gogotsu nago, ia aurreko urteko denporak hobetuten dodazan”, inoan Garrok BEGITUn egindako adierazpenetan.