UDALEKUAK

Herrian jolasean ekimenaren bigarren astea Igorren

Ager Barragan 2026ko ekainaren 29a

Udako umeentzako arrastiko udalekuak martxan ipini ziran hilaren 22an eta lehenengo asteko ekintzen ostean, gaur hasiko dabe bigarren asteko egitaraua.

HH4 eta LH6 bigtartean dagozan ume eta gazteentzat zuzenduta dagozan udaleku honeetan txanda bi egongo dira, lehenengoa 17:00etatik 18:15era eta bigarrena 18.15etik 19:30era. Igorreko Kultur Etxeko ateetan batzean dira egunero eta parte hartzeako hurrengo estekan izena emon behar da: Herrian Jolasean izen-emotea

Asteon buztinagaz tailerra, kale eta harri margoketea, mahai jolasak eta altxorraren bila egingo dabe hurbiltan diran umeek. Taldeek gehienezko 25 personako kopurua eukiko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!