ZINEMA

Zinegoak jaialdiak geldialdia egingo dau Igorren

Ager Barragan 2026ko ekainaren 26a

Argazlkia: Zinegoak

Gaur, hilak 26, 19:00etatik aurrera proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan LGTBIQ+ komunidadearen gainean sensibilizetako sei pelikulak, fikzinoak zein animazinoak.

Zinegoak, 2004tik ospatuten dan Bilboko LGTBIQ+ Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. Kulturearen, zinemearen eta arte eszenikoen bitartez, LGTBIQ+ komunidadearen gaineko sensibilizazinoa lantzeako tresna bat izateko helburua dauka. Baina Bilbon bakarrik ez geratuteko, ZG Hedapena ekimena be egiten da, jaialdia Euskal Herrian zehar zabalduteko asmoagaz eta 47 herriren artean, Igorren egingo da proiekzinoa.

Sexu, genero eta afektu aniztasunen gaineko begirada kritikoa eta konpromisozkoa bultzatuten daben lanakaz osotuten da programea. Aurten, 28 film labur egongo dira sekzino ofizialean eta horreetatik, sei ekarriko ditue Igorrera: bost fikzino eta animazino bat.

Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvia Guglielmotti, 2025) 
Euskal Herria, 18 min
Herriko jaiak dira eta Zazu, nerabezaroaren atarian bere nortasunaren bilda dabilena, bidekurutze baten dago. Aukeratu beharko dau: tradizinoz zehaztutako rola bete edo bere sentimentuek aginduten deutseenari jarraitu.

The Wind in Ash (Kun Sun, 2025) 
Txina, 18 min. 
Queer neska bat bere jaioterrira bueltauko da, hileta batera joateko asmoagaz. Han, autoezagutzarako bidaia bat biziko dau eta amari buruz daukan pertzepzinoa aldatuko jako.

Delay (Wang Han-Xuan, 2025) 
Txina eta AEB, 15 min. 
Aita txinatar bat bere seme heterosexualaren ezkontzara joaten saiatuko da, Parisera. Baina haren bidaia atzeratu egingo da ustebakoan.

Ferides (Alba Cros, 2025) 
Katalunia, 18 min. 
Birsortze bat gauaren erdian, Saóren eta Julianaren lehen topaketearen bitartez. Zaurgarritasuna eta sedukzinoa alkarregaz nahastuz, bide egingo deutsee etorkizun esperantzagarri bateri. 

This Femine Side (Alice Siniscalchi, 2025) 
Portugal, 7 min. 
Feminidadea, Lisboako queer ahotsek eta multimedia arteak definiduta eta berrasmauta.

Seuls les poissons mort suivent le courant (Christophe Gomes, 2025) 
Frantzia, 10 min. 
Camillek sei urte ditu, eta mutiko jaio zan arren, neskato sentiduten da. Inauterietan, printzesaz mozorrotuta joango da eskolara, nahiz eta ez daben neskato moduan errekonozidu gura. Zuzendariak Camilleren amari deituko deutso, atzen konfrontazino baterako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!