Garai paganoetan udako solstizioa ospatzeko gaua zan bagilaren 23koa, eta kristautasunaren etorreragaz San Joan Bataiatzailearen jaiotzeagaz lotu zan ospakizuna. Halanda be, beste tradizino askogaz gertatu dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta heldu dira gaur egunera arte. Igorren, suaren inguruko ospakizuna ez da egun bakarrera mugatuko, eta bagilaren 20tik 24ra bitartean jai giroa izango da nagusi, txapelketak, musikea, umeentzako ekintzak eta ohiko San Juan sua tarteko.
Bagilak 20, zapatua
· 12:00etan, txupinazoa. Gero, Ardi-txakur Lehiaketea eta Marmita Lehiaketako izen-emotea.
· 13:30ean, Igel Txapelketea.
· 14:30ean, marmiten aurkezpena.
· 17:30ean, bingoa.
· 19:30ean, mariatxiak.
· 21:00etan, erromeria Joxe Mari Mendizabalegaz.
· 00:00etan, berakatz-zopea.
Bagilak 23, martitzena
· 18:00etan, umeentzako jolasak Zaztaparrakaz eta arku tiro ikuskizuna.
· 19:00etan, sardina-jana eta Ardoa Barrura fanfarrea.
·22:00etan, San Juan sua. Gero, suziriak.
Bagilak 24, eguaztena
· 12:00etan, mezea San Juan ermitan. Gero, herriko trikitilariak.