Urtero lez, Igorreko zirku eskolako ikasleek osotuten daben Izarren Hautsa taldeak ikuskizuna prestatu dabe ikasturte amaierarako. Saio bi dira guztia, lehenengoa bagilaren 11n egin eben Igorreko jaietako egitarauaren barruan. Bigarrena barriz gaur, hilak 18, egingo da, 18:30ean Lasarte Aretoan.
Lehenengo ikuskizuna, Ametsetan amets, Laborategiko taldeak egin eban; maila altuko 10 eta 25 urte bitarteko dozena bat ikasleek eta ametsak egi bihurtuteko gogoen gaineko emonaldia izan zan. Guarkoa barriz, 3,2,1… Aurrera! film famauen abestietan oinarritutako ikuskizuna izango da eta protagonistak, 5 urtetik 18 urtera arteko 30 bat ikasle izango dira.