Ate-joka dabiz bailarako herrietako jaiak eta lehenengoak izango dira Igorreko sanantonioak, bagilaren 5etik 14ra. Jaietako eguenean, aurten hilak 11, egiten dan afaria barriz, atzen urteetan gazteentzako izan dana, herri afaria izango da barriro eta “Joko Olinpikoak” da Jai Batzordeak aukeratutako gaia. Gune barri bat be egongo da Lehendakari Agirren, lehenengo zapatu arrastian jarduerak egingo diran eszenatokia: ume eta helduentzako “salseo show”-ak eta Txapela Bravaren kontzertua.
Txosnaguneko kontzertuak izaten dira jaietako ekitaldi nagusietakoak, eta inguruko herrietatik jente gehien ekarten dabenak. Lehenengo egunean Iruñeako talde bi egongo dira oholtzan, Burutik pop-rock taldea eta Maruxak, musika elektronikoa lantzean daben trabestiak; DJ Gose ta Suegaz. Bigarren egunean barriz, zapatua, punk-rock doinuak nagusituko dira Sembrando Kaos, Galazota eta Bulkadagaz, Altxaporruren erromeriagaz amaituta.
Bigarren astegoienean barriz, rapa eta elektronikoa buztaruten dauzan Lekeitioko 48280 taldea, Xiberoots reggae taldea eta urteroko Zirkinik Bez taldearen erromeria egongo dira barikuan. Zapatuan barriz, rantxera doinuak nagusituko dira Puro Relajo eta Los Zopilotes Txirriaosen musikeagaz; eta gero kutsu modernoagoak Tatta eta MJ Pastixxotegaz.
Bagilak 5, barikua
17:00etatik 20:00etara, Saharauiak Arratian alkarteak egindako jakien dastaketea. Goiko plazan.
17:15etik 18:30era, Areatzako erraldoiak, txotxongiloak, buruhandiak eta Usgaldu taldeko gaiteroak kalejiran. Kultur Etxetik hasita.
18:30ean, ume eta helduentzako euskal jantzak Arantzarteren eskutik. Goiko plazan.
18:55ean, argazki herrikoia.
19:00etan, txupizakoa Kiñu Gaztetxearen eskutik.
Bitartean, jubiladuen alkarteak egindako meriendea.
19:05ean, Larrain jantzea Arantzartegaz.
19:25ean, kuadrillen argazkia. Goiko frontoian.
19:30ean, kuadrillen arteko Olinpiadak: herri kirolak.
20:30ean, OstiKda! elektrotxarangea.
23:30etik aurrera, kontzertuak: Burutik, Maruxak eta DJ Gose ta Sue.
Bagilak 6, zapatua
08:30ean, kantu-birea ermitetatik jubiladuen alkarteagaz. Jubiladuen tabernatik hasita.
11:00etan, umeentzako tailerrak eta zirku tailerra. Kultur Etxeko parkean (eguraldi txarragaz eskoletako aterpean).
12:00etatik 14:30era, Paella eta Gaztetxef Lehiaketak. Olabarriko landan.
15:30ean, umeen erreka jatsierea. Egurrezko zubian.
16:00etatik 19:00etara, Ardoa Barrura fanfarrea.
17:00etan, umeen salseo showa. Lehendakari Agirren.
20:00etan, Txapela Brava taldearen kontzertua. Lehendakari Agirren.
20:00etan, Gotx elektrotxarangea. Olabarriko landatik hasita.
22:30ean, helduentzako salseo showa. Lehendakari Agirren.
22:30etik aurrera, kontzertuak: Sembrando Kaos, Galazota, Bulkada eta Altxaporru erromeria.
Bagilak 7, domekea
11:00etan, 6-12 urtekoentzako Multikirol Txapelketea, Motor Txiki Txapelketea, jolasak eta mokautxoa. Eskoletan.
13:00etan, kalejirea Areatzako Bandeagaz. Olabarritik hasita.
17:00etan, Xake Txapelketea. Kultur Etxean.
Bagilak 8, astelehena
Umeen eta soinu bako eguna barraketan.
16:00etatik 19:15era, antzerkigintzea. Kultur Etxean.
18:00etan, Jaietako Frontenis Txapelketako finalaurrekoak eta finalak. Goiko frontoian (eguraldi txarragaz Kiroldegian).
Bagilak 9, martitzena
Baserritarrez janzteko eguna.
18:30ean, Arantzarteren jan- tzaldia. Goiko plazan (eguraldi txarragaz txosnagunean).
Bagilak 10, eguaztena
Umeen eta soinu bako eguna barraketan.
16:00etatik 17:00etara, Loraldia antzezlana. Lasarte Aretoan.
18:30ean, umeen karaokea. Txosnagunean.
19:00etatik 21:00etara, zumba.
Bagilak 11, eguena
Mozorro eguna. Gaia: Joko Olinpikoak.
16:00etan, Mus Txapelketea. Bidebarrin.
17:00etan, andrazkoen pala partiduak eta gizonezkoen esku-pelota partiduak.
18:30ean, Izarren Hautsa zirku taldearen ikuskizuna. Kultur Etxean.
19:00etan, karropoteoa.
21:30ean, herri afaria. Txosnagunean.
Gero, MJ Izarren Ahuntza.
Bagilak 12, barikua
10:00etan, ume eta gazteentzako puzgarri eta jolasak.
12:00etan, bits festa. Lasarte parkean.
17:00etatik aurrera, Patata-tortilla Txapelketea. Olabarriko landan.
20:00etan, Sakatu elektrotxarangea.
22:00etan, suzko zezena. Kultur Etxeko parkean.
22:30etik aurrera, kontzertuak: 48280, Xiberoots eta Zirkinik Bez erromeria.
Bagilak 13, zapatua
San Antonio eguna.
09:00etatik 14:00etara, neska Alebinen Futbol Txapelketea. Urbietan.
11:00etan, Atletismo Txapelketea. Orobiko parkean.
12:30ean, mezea. San Antonio ermitan. Gero, kopaua eta herriko trikitilariak.
14:00etan, umeen bazkaria. Bidebarrin.
17:00etan, umeentzako Yogurinha Borovaren Amona molona ikuskizuna. Bidebarrin.
17:00etan, Mus, Tute eta Briska Txapelketen finalak eta Igel Txapelketea. Jubiladuen tabernan.
17:30ean, Rally Umoristikoa.
19:30ean, Luis Iruarrizaga Abesbatza (Igorre), Agrupacion Coral Olague (Sondika) eta Mendi Ona Abesbatza (Sodupe). Lasarte Aretoan.
21:30etik aurrera, kontzertuak: Puro Relajo, Los Zopilotes Txirriaos, Tatta eta MJ Pastixxote.
Bagilak 14, domekea
10:00etatik 14:00etara, puzgarriak eta jolasak. Bidebarrin.
12:00etan, 8 urtetik gorakoentzako parkour tailerra. Eskoletan.
14:30ean, jubiladuen bazkaria. Eskoletako aterpean.
18:30ean, Gauargi erromeria. Txosnagunean.
19:00etan, Jubiladuen Txapelketako sari banaketea (Kuadrillen arteko Olinpiadena online).
19:30ean, txokolatea.