JAIAK

Igorreko jaien bezpera musikatua

Ager Barragan 2026ko ekainaren 3a

Barikuan, hilaren 5ean, emongo deutsie igorreztarrek hasikerea udako jai sasoiko lehenengo ziteari, baina motorrak berotuteko, bihar, hilak 4, kalejirak eta erromeria parte-hartzailea egingo dauz Eingo taldeak.

Goizean egingo dabe lehenengo kalejirea, 12:00etan Gau Lora tabernatik hasita. Ostean, arrastiko 18:15ean beste kalejira bat egingo dabe Olabarri eta Lehendakari Agirre kaleetatik eta 19:00etan erromeria parte-hartzaileagaz gozatuteko aukerea egongo da Bidebarriko plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!