Aurtengo Igorreko jaietako txupinazo egunean, 17:15etik aurrera, Areatzako erraldoi eta buruhandien desfilea egingo da, Kultur Etxetik hasita udaletxera arte, Usansoloko Usgaldu taldeko gaiteroakaz lagunduta. Lehenengo aldia da Inudea eta txistularia, Leon, Maurizia, Fasio, Maddalen eta Bartolo, sorgina, deabrua, indiarra eta konkistatzaileak Igorreko jaietan parte hartuko dabena. Hori dala-ta, erakusketa berezi baten bidez honeek hurbiletik ezetuteko aukerea dago.
Aste honetan zehar, gaurtik eta barikura arte, jaiak hasi aurretik, erraldoiak, buruhandiak eta honeen historiaren nondik norakoak ezetuteko erakusketea ikusgai egongo da Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Areatzako buruhandi eta erraldoiez gainera, Zuztertxu buruhandia be egin da eta hau be badago ikusgai.