Lehenengo tailerraren moduan gaurkoa be debalde izango da eta bertan, gure inguruan daukaguzan osabedarren erabilerea ezetu eta horreekaz ukenduak eta beste hainbat botika zelan egin ikasiko dabe tailerrera hurbiltan diranak. Antolakuntzatik adierazo daben moduan, osabedarrez inguratuta bizi gara baina ez dakigu horreen erabilera zuzena eta horregaitik eurakaz “kozinatzera” joateko deia egin dabe.
Parte harzteako arratia_berba@aek.eus helbidera idaztea derrigorrezkoa da, plaza-kopuru mugatua daualako.