OCR

Europako OCR txapelduna da Itxaso Arandia

Ager Barragan 2026ko ekainaren 1a

Igorreztarrak pasau dan zapatuan, maiatzaren 30ean, Irunen jokatu zan Europako OCR txapelketan lortutako markeagaz “ezin sinistu eta sano pozik” dagoala adierazo dau BEGITUn.

Itxaso Arandia igorreztarra OCR (Obstacle Course Race) oztopo lasterketetan dago mugilduta 2023tik eta maiatzeko atzen astegoienean jokoan egon dan eta espainiar estaduan lehenengoz ospatu dan OCR Europako Txapelketan parte hartu dau. 25 eta 29 urte bitarteko mailan aritu da eta lasterketa estandarrean - 13 kilometroko distantzia, 520 metroko desnibela eta 43 oztopo- hirugarren postua eskuratuteko ametsagaz heldu bazan be, atzenean txapeldun moduan bueltau da Igorrera. 

Arandiak BEGITUn adierazo dauan moduan, bere indargunea oztopoak dira eta hori kontuan hartuta planifiketan dauz bere entrenamentuak. Holan, denporaldirako izan dauan helburu nagusia bete bakarrik ez, “espero barik” gainditu be egin dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!