AUZOAK

Gezalako jaiak ospatuko dira astegoienean

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 28a

Bariku iluntzean kantaldia egingo da Igorretik eta zapaturako, egun osorako egitaraua antolatu da auzoan, lehiaketa gastronomiko, karta-joko, umeentzako ekintza eta musikeagaz.

Egitaraua
Maiatzak 30, barikua

· 19:00etan, Igorre Kantuen. Ostean parrilladea

Maiatzak 31, zapatua

· 11:30ean, paella eta tortilla txapelketetarako izen-emotea.
· 12:00etan, umeentzako tailerrak.
· 14:00etan, tortillen aurkezpena.
· 14:30ean, paellen aurkezpena.
· 16:30ean, briska eta mus txapelketetarako izen-emotea.
· 17:00etan, briska eta mus txapelketen hasikerea eta Harri Kamishibai" umeentzako ipuin kontalaria.
· 20:00etan, Gauargi taldeagaz erromeria.
· Gero, parrilladea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!