JAIAK

Igorreko jaietako erasoen kontrako protokoloa zehaztuteko batzarra

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 27a

Igorreko jaiak hurrengo astean hasiko dira eta horregaitik gaur, hilak 27, jaietan egongo dan erasoen kontrako protokoloa eta puntu morean parte hartuko daben personen turnoak zehaztuteko asanblada ireki mistoa egingo dabe Kiñu Gaztetxean.

Asanbladea 18:30ean hasiko da eta bertan, aurtengo ptrotokoloaren nondik norakoak azalduko dira, puntu morean egingo diran turnoak banatu eta bertaratuten diranak euren ekarpenak egiteko aukerea be eukiko dabe. Edonor hurbildu ahalko da asanbladara bai bakarrik baita kuadrillan be eta Orratzak Arratieko Gazte Feministen Taldeak adierazo dauan moduan “danon artean lortuko doguz Igorreko jai aske eta seguruek”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!