JANTZAK

Larrain jantzaren ikastaroa

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 22a

Domekan, hilak 24, Eingo taldeak Larrain jantza ikasteko tailerra antolatu dau Igorren.

Ikastaroa Igorren dagoan Eingo etxean egingo da goizeko 10:30etik 13:30era arte. Dobakoa da eta 673 654 867 telefonora deitu edo eingotar@gmail.com helbidera idatzi beharko dau parte hartu gura dauanak bere izena emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!