POLITIKEA

EH Bilduk Arratian Bat Egin Eguna ospatuko dau

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 21a

Argazkia: RTVE.es

Igorren egingo da topaketea, Arkaitz Rodriguez eta Nikole Ziarrustaren berbaldiaren bueltan eta Arratiako militante eta jarraitzaileak alkartzeko helburuagaz.

Arratiako EH Bilduk Arratian Bat Egin eguna antolatu dau bihar, hilak 22, eskualdeko komunidadea batu, saretzea indartu eta egoera politikoaren inguruko hausnarketa partekatua egiteko asmoz. Egitasmoaren ardatz nagusia Arratiatik Euskal Herrira, antifaxismoa eraiki! berbaldia izango da.

Saioa Igorren egingo da, Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Bertan izango dira Arkaitz Rodriguez EH Bilduko parlamentaria eta ointsu arte Sortuko idazkari nagusia izandakoa, eta Nikole Ziarrusta igorreztar militantea. Berbaldian Euskal Herriko testuinguru politiko eta sozialaren inguruko gogoetea egingo dabe, baita Arratiatik etorkizuneko erronkei zelan erantzun aztertzeko tartea zabaldu be.

Ekitaldia amaitutakoan, parte-hartzaileak Axular Herriko Tabernara joango dira mokautxoaz gozatzeko. Ostean, herrian zehar poteoan ibilteko asmoa daukie, giro informalean hartu-emonak sendotzen jarraitzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!