Lehenengo egunean, barikuan, eskolako patioan egingo dira ekitaldiak. 16:30ean hasiko da Igorreko eskoleak, guraso alkarteak, AMEk eta BEGITUk antolatutako Azoka Solidarioa. EULEUK egitasmoa —Senegaleko ume eta familiak laguntzeko— eta Gernika-Palestina Herri Ekimena izango dira ekimenaren hartzaileak. 18:30ean, zunbatoiagaz amaituko da eguneko egitaraua.
Zapatuan egingo da jai egun nagusia. 12:30ean txupinazoa eta pregoia izango dira, txistulari eta buruhandiakaz girotuta. Ondoren, Olabarritik abiatuko dan poteo musikatua egingo da, eta umeek arpegiak margozteko txokoa izango dabe. Arrastian, Briska, Mus eta Igel Txapelketak jokatuko dira, eta umeentzako barreterapia jolasa eta globoflexia tailerra prestatu dabez. 19:00etan AMEk antolatutako parrilladea eta trikitilariak izango dira protagonista, eta gauean diskofestea eta DJ Bassen saioa egingo dira.
Maiatzak 22, barikua
· 16:30ean, Azoka Solidarioa, eskoletan.
· 18:30ean, zunbatoia.
Maiatzak 23, zapatua
· 12:30ean, txupinazoa eta pregoia.
· 13:00etan, poteo musikatua eta arpegiak margozteko tailerra.
· 15:45ean, Briska, Mus eta Igel Txapelketak.
· 16:30ean, umeentzako barreterapia jolasa.
· 18:30ean, globoflexia tailerra.
· 19:00etan, parrilladea eta trikitilariak.
· 21:00etan, Dantzatzeko prest diskofestea. Ostean, DJ Bass.