IKUSKIZUNA

Mamuak eta txotxongiloak, Lasarte Aretoan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 20a

Anodino Teatro antzerki konpainiak Mamuak ezagutzera joan zen umea ikuskizuna eskainiko dau maiatzaren 22an Igorreko Lasarte Aretoan, 18:00etan.

Lau urtetik gorako umeentzako lanak antzezleak, txotxongiloak eta zuzeneko musikea buztartzen ditu, bildurrei aurre egiten ikasten dauan ume baten istorioaren bidez. Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreek taularatuko dabe obrea, Mikel Fernandinoren txotxongiloakaz lagunduta. 

Sinopsiaren arabera, Malda eta Zorrotzen almazenean istripu batek objektu guztiak biztu eta ustebako egoerak sortuko ditu, bakotxaren mamuak esnatuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!