Eingo 2026 ekimenaren barruan sartuten dira Musika kalean-eko saioak, eta honeek Lemoa, Igorren eta Zornotzan egin eta egingo dabez aprila-maiatzeko eguen eta astegoien batzutan. Igorreko lehenengo saioa Eguzki tabernan egin eban taldeak, bigarrena Zekutze tabernako terrazan izan zan, hirugarrena Gaulora tabernan eta, gaur, atzen saioa egingo dabe Axularren. Eingotik adierazo dabenez, edonork parte hartzeako saioak izango dira, guztiz inprobisauak.