JANTZAK

Korrontziren musikeagaz egingo dabe jantzan Arantzartekoek Igorren

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 14a

Zapatuan, hilak 16, izango da Korrontzi taldearen Mundua dantzan emonaldi birako saioa.

Euskal musika tradizionalari gaurko ikuspuntuagaz janzten dauan Korrontzi musika taldeak oin hamar urte hasi eban Korrontzi Dantzan proiektua, lekuan lekuko jantza taldeakaz alkarlanean. Urteurren biribila dala-ta, Mundua dantzan birea ipini dabe martxan eta egingo diran 50 emonaldien artean, Arantzarte eta Oinkari jantza taldekoakaz egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan, maiatzaren 16an 20:00etan.

Emonaldia antolatuteko, Villabonako (Gipuzkoa) Oinkari jantza taldeak sortu dauz Korrontziren abestientzako koreografiak eta gero, bertako jantzariak izan dira koreografiok herriz herri eta taldez talde eroan dabezanak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!