Maiatzeko Igorreko Zineklub saioa gaur egingo da eta bertan, Levan Akin zuzendari suediarraren 2024ko Crossing izango da langaia. Transexualidadea eta familia harremanak hartzean ditu ardatz moduan drama honek eta bidaia bat kontetan dau, Georgiatik Istanbulera. Suediako zinema akademiaren film sarituenetakoa izan zan 2025eko jaialdian, sari laukotxagaz: film onena, zuzendari onena, fotografia onena eta soinu onena.
Sinopsia:
Protagonistea, Lia, 72 urteko historia irakasle erretiratua da eta Georgian bizi da. Bere helburua Tekla iloba topetea da, herritik aspaldi joan zana, eta bilaketa horrek Istanbulera eroango dau Lia. Bidean Achi gaztea, beragaz Istanbulera joan gura dauan ikasle ohi baten anaia, eta Evrim, transexualen aldeko burrukan dabilen abogadua topauko ditu. Holan, Tekla gero eta hurrago sentiduko dau Liak.